2026ko uztaileko eguneraketan garraio publikoari, ibilbideei, bilaketari eta laster-markei egindako akats-zuzenketak eta hobekuntzak
July 23, 2026
Agian jada ohartu zaren bezala, uztaileko Organic Maps eguneraketa kaleratu da. Lortu hemen: https://get.omaps.org edo App Store, Google Play, Huawei AppGallery, Obtainium, Accrescent eta F-Droid.
Zure dohaintzei eta iradokizunei esker, uztailean akatsak konpontzeari eta hobekuntzei arreta jarri genien. Galdu baduzu, aurreko ekaineko argitalpeneko honako ezaugarri hauek ere erabilgarri daude:
- Garraio publikoaren ibilbideak (zuzeneko ordutegiak garapen bidean daude)
- Satelite-irudiak
- Autoz, oinez eta bizikletaz egiteko ibilbide alternatiboak
- Androiderako bilaketa eta ibilbide-plangintza interfaze berria
- iOS-en irisgarritasunerako letra-tipo handien euskarria
Aldaketen erregistro xehea
Mapa eta lekuak
- OpenStreetMap datuak uztailaren 14koak dira
- OpenStreetMap-era bidalitako oharrak orain zuk hautatutako leku zehatzean jartzen dira, kale edo eremu osoaren erdian jarri beharrean (Alexander Borsuk)
- 180°ko antimeridianoa zeharkatzen duten eskualdeetan mapan sakatzean lekuaren hautaketa hobetu da (Viktor Govako)
- Track-en altuera-profilek ez dute jada grafiko zaharkiturik edo hutsik erakusten track bat ezabatu ondoren (Kiryl Kaveryn)
Garraio publikoa
- Orain geldialdien, transferentzien eta geltokien izenek ingerada zuria dute, gai argian nahiz ilunean irakurgarri izan daitezen (Viktor Govako)
- Metroko geruza berriro behar bezala agertzen da garraio publikoaren ibilbidearen aurrebista itxi ondoren (Mikhail Listratsenka)
Ibilbideak eta nabigazioa
- Ibilbide alternatibo guztietarako ibilbide-oharrak (bidesariak, ferryak, asfaltatu gabeko errepideak, eskailerak eta abar) orain erakusten dira (Viktor Govako)
- Ibilbide bat sortzean bakanka gertatzen zen izozte bat konpondu da (Viktor Govako)
- Itsu-kaleen eta bide mugatuetako hasiera- eta amaiera-puntuen kudeaketa hobetua (Viktor Govako)
- Txarto zeuden eta falta ziren bira-argibideak zuzendu dira (Alexander Borsuk)
iOS
- «Gorde bilaketa-historia» ezarpen berria, historia desgaitu eta ezkutatu ahal izateko, gorde nahi ez baduzu (Kiryl Kaveryn)
- Laster-markak errazago kentzeko «Editatu» botoi berria (Kiryl Kaveryn)
- Orain laster-markak automatikoki gordetzen dira pantailatik irteten zarenean (Kiryl Kaveryn)
- Kolore-paletak orain aurrez definitutako koloreak eskaintzen ditu eta nahi duzun kolore pertsonalizatua aukeratzeko aukera ematen dizu (Kiryl Kaveryn)
- Hobetu da grabatutako track baten altuera-grafikoaren egoera hutsa (Kiryl Kaveryn)
- Hobetu da «Hasi» botoian agertzen den ibilbidearen aurrerapena (Kiryl Kaveryn)
- Ibilbideko geldialdiak berriro ordenatzeak ez du gehiago zerrenda salto egitera behartzen (Kiryl Kaveryn)
- Beste interfaze-hobekuntza txiki batzuk (Kiryl Kaveryn)
Android
- Ordutegiek orain txanda zatituak erakusten dituzte (hala nola bazkari-atsedena), gaurko egunetik hasita, eta aste osoa bistaratzen dute korritze-eremu bereizirik gabe (Owm Dubey, Alexander Borsuk, Mikhail Listratsenka)
- Bilaketa-barra garbiagoa, garbitzeko eta ahots-bilaketarako botoiak bateratuta, mugitzen ez den garbitzeko ikono batekin, eta diseinu-zuzenketak paisaia modurako eta telefonoaren biraketarako (Mikhail Listratsenka)
- Berritu da laster-marken eta track-en editorea (Mikhail Listratsenka)
- Ibilbide-plangintzako zuzenketak eta hobekuntzak (Mikhail Listratsenka)
- Kolore hautagailua orain automatikoki itxi egiten da, eta Android 5eko krash bat konpondu da (Mikhail Listratsenka)
- Kraskadurak konpondu dira (Alexander Borsuk, Mikhail Listratsenka)
Desktop
- Deskargatzeko eskuragarri dauden mapen zerrenda orain alfabetikoki ordenatuta dago (goncalo109560)
Itzulpenak
- Txinerazko idazkera hobetua (Chenxi Zhao)
- Eguneratutako ukrainierazko itzulpenak (Nnifria)
- Mapako eskualde-izenen italierazko itzulpenak zuzendu dira (Vittorio Bertola)
Beta-testeari batu zaitez funtzio berriak lehenago probatzeko eta arazoak jakinarazteko:
Aholkua: beta bertsioak erliebe-itzaldura berria du, oinetarako eta metroetarako euskarriarekin hobetutako altuera-datuak, eta beste funtzio interesgarri batzuk!
Uda on! Organic Maps Taldea